XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Norberaren poltsikotik

KTEren bitartez Udalak hainbat dirulaguntza ematen zituen baina antzesleek bere lanaren truke bazkari bat baino ez zuten jasotzen.

Jantziak alokatu egiten zituzten eta hainbatetan bakoitzak bere etxetik ere ekartzen zituen gauzak.

Eskenatokiak, dekoratuak eta kontu tekniko guztietarako dirua juxtu-juxtu eta atzerapenez iristen zen.

Antzezle bakoitzak zituen behar asko eta asko norberak bere poltsikotik ordaintzen zituen.

Azken urteak

1981ean eskaini zuen Euskal Iztundeko antzerki taldeak bere azken emanaldia.

Mari Dolores Agirre 70. hamarkadan erretiratu zen eta bere lekua Felipe Yurramendik bete zuen irakaskuntzan.

Joxe Mari Etxebestek berriz, antzerki gaien ardura hartu zuen.

Ondoren, Eusko Jaurlaritzak Antzerti sortu zuen Joxe Mari Etxebeste zenaren zuzendaritzapean.

Aurtengo omendu gehienak azaltzen dira argazkian.

Zutik ezkerretik eskubira: Modesto Rezola, Jokin Otamendi, Jon Martin, Begoña Huegun, Mirentxu Agote, Jon Ezeiza, Imanol Barriola, Amaia Laborda, Juan Joxe Orkolaga eta Marisol Aristi.

Eserita: Kaxi Arrieta, Maribel Uranga, Mari Dolores Agirre, Miren Terese Etxaniz, Koldo Bereziartua, Manoli Aleman eta Rosa Arruabarrena.

Omenduek bereziki gogoratzen dituzte jadanik beren artean ez dauden taldekideak: Maritxu Ezkurra, Joxe Mari Etxebeste, Tolaretxipi, Antonio Alba eta beste zenbait.

Mari Dolores Agirrek egun 92 urte dauzka.

Euskal eskolak ematen zituen eta bere ikastaroak kaptazio modura erabiltzen zituen euskara ondo menderatzen zuen jendea antzerkia egiten has zedin.

Berak Euskal Iztundea zuzentzeaz gain, hainbat antzerki lan itzuli eta idatzi ere egin zituen.

EDURNE OTAMENDI

ARGAZKIA: XIMON